8. Ehiza eta Ardo Maridaje Jardunaldiak

2011/10/07
8. Ehiza eta Ardo Maridaje Jardunaldiak
Urriaren 28an eta azaroaren 4, 11, 18 eta 26an Eibarko Krabelin Hotelean “Maridaje”-aren inguruko Jardunaldiak ospatuko dira.

Eibarren, Arrateko Auzoan dagoen Krabelin Hotelean izango dira “Maridaje” ari buruzko 8. Jardunaldiak. Jardunaldi hauek afari gisa antolatu dira, bertara hurbiltzen direnek, aditu eta partaideek eta ospe handiko upeltegietako ardoaz gozatzeko aukera edukiko dute.

Jardunaldietan parte hartuko dutenek “Maridaje”aren arteaz ikasteko aukera izango dute. Arte honek gastronomiako plater eta ardoen arteko oreka puntua topatzea du helburu. Era honetan plater eta ardoak elkarren artean indartu egiten dira; batak bestearen balore eta ezaugarriak nabarmenduz.

Jardunaldi bakoitzaren kostua 56€takoa da (BEZ-a barne), autobus zerbitzua barne.Azkenekoa berezia izango da, Donostiako Barrenetxe Pasteleria omenduko dute bertan eta prezioa ere berezia izango da: 48€+IVA. Hector Barrenetxe eta Rosa Guisasola omenduko dituzte.

Berrikuntza moduan, 2 kata tailer ospatuko dira aurtengoan. Azaroak 9 eta 23an izango dira, Jose Ramon Aguirianoren gidaritzapean. Bera Idiazabalgo Izendapen Ofizialeko Kontseilu arautzaileko kidea da eta Aiala Eskolako kata-irakaslea. Gehienez 20 pertsonak parte hartuko du tailer bakoitzean eta prezioa 40 eurokoa izango da.

Informazio gehiago jasotzeko deitu 943202727 telefonora edo bidali mezua mireia@hotelkrabelin.com helbidera.