Berdel Eguna Mutrikun

2011/03/28
Apirilaren 2an ospatuko da Berdel Eguna Mutrikun.

Egitaraua:

· Goizeko 10:00etatik 14:00etara, Bertan dendarien elkarteak antolatuta MERKATU TXIKIA izango da Txurruka Plazan.
· Goizean, BERDEL PINTXOAK doan herriko tabernetan.
· Goizeko 10:00ak aldera, Mutrikuko Kalatxori bela elkarteak antolatuta, MUTRIKUKO VII. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAREN HASIERA.
· 12:00etan, TRIKITILARIAK herriko kaleetan zehar.
· 13:00etan, HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA Zabiel Plazan.
· 17:00ak aldera, MUTRIKUKO VII. BELAUNTZIEN TXAPELKETAREN BUKAERA.
· 18:00etatik aurrera, BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA Mutrikuko Portuan.