Talo Eguna, Lasturren

2011/02/10
Talo Eguna, Lasturren
Datorren igandean, otsailak 13, Talo Eguna ospatuko da Lasturren.

Goizean zehar errota ikuskizuna eta talogintzaz gozatzeko aukera izango da.

12etan hitzaldi interesgarria izango da, Jakoba Errekondo eta Asier Galdosen Eskutik, Euskal Herriko Paisaiaren Historiaren inguruan.

Hitzaldiaren ondoren, zezen jaialdia izango da Lasturko plazan eta ondoren bazkaria (karta edo talo bazkaria, aukeran).

Erromeria ere ospatuko da, Kupela taldearekin iluntzerarte.

Antolatzailea: Izarraitz Bizirik. Informaziorako: 943199033