Krabelin Hoteleko "Maridaje" jardunaldien 7. edizioa

2010/10/19
Krabelin Hoteleko "Maridaje" jardunaldien 7. edizioa
Urriaren 29an eta azaroaren 5, 12, 19 eta 27an 21:30etan Eibarko Krabelin Hotelean “Maridaje”-aren inguruko Jardunaldiak ospatuko dira.

Eibarren, Arrateko Auzoan dagoen Krabelin Hotelean izango dira “Maridaje” ari buruzko 7. Jardunaldiak. Jardunaldi hauek afari gisa antolatu dira, bertara hurbiltzen direnek, aditu eta partaideek eta ospe handiko upeltegietako ardoaz gozatzeko aukera edukiko dute. Jardunaldietan parte hartuko dutenek “Maridaje”aren arteaz ikasteko aukera izango dute. Arte honek gastronomiako plater eta ardoen arteko oreka puntua topatzea du helburu. Era honetan plater eta ardoak elkarren artean indartu egiten dira; batak bestearen balore eta ezaugarriak nabarmenduz. Jardunaldi bakoitzaren kostua 56€takoa da (BEZ-a barne), autobus zerbitzua barne.Azkenekoa berezia izango da, Jesus Artola omenduko dute bertan eta prezioa ere berezia izango da: 48€+IVA. Informazio gehiago jasotzeko deitu 943202727 telefonora.