Debabarreneko II BTT Martxa

2010/09/20
Debabarreneko II. BTT Martxa urriaren 12an egingo da, Debabarreneko BTT Zentroan.

Debabarreneko II. BTT Martxa urriaren 12an egingo da, Debabarreneko BTT Zentroan. DEBEGESAk, Elgoibarko Kirol Patronatoak eta Ameikutz TKT, Bikeibar eta Muskurutxu MBT klubek antolatu dute martxa hori. Parte-hartzaileek bi ibilbide dituzte aukeran; 25 kilometroko luzera duen laburrago bat eta 45 kilometroko beste luzeago bat. 09:00etan izango da irteera ordua bi kasuetan eta biak hasi eta bukatuko dira BTT Zentroaren harrera puntuan, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean. Txirrinduzaleek Karakate inguruak zeharkatuko dituzte. Ibilbidean zehar bi hornidura puntu jarriko dituzte eta amaieran beste bat. Aurrez izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta urriaren 5ean itxiko dute. Galdetegi bat bete behar da izena emateko; galdetegi hori www.debabarrenaturismo.com web gunean aurkituko duzue. Web gune horretan, gainera, martxaren gaineko informazio osoena ere badago: ibilbideen, araudiaren, sarien eta gainerako guztiaren gaineko informazioarekin. Martxaren egunean bertan ere eman daiteke izena, 08:00etatik 08:45era bitartean, betiere, dortsalik libre baldin badago. Federatuek 12 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 15. Parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute opari bezala. Bestalde, guztien artean zozkatuko dituzte bazkariak, afariak, asteburuetarako egonaldiak, bisita gidatuak, itsasontzian irteerak, produktu gastronomikoak, spa-rako sarrerak eta abar. Azkenik, martxaren eguna baino lehen izena eman dutenen artean beste zozketa berezi bat egingo da. Martxa hau era guztietako zaleei zuzenduta dago eta bere helburua da Debabarreneko BTT Zentroa eta eskualdeko BTT ibilbideak ezagutzera ematea. Esta marcha está abierta a todo tipo de aficionados/as y tiene como objetivo promocionar el Centro BTT Debabarrena y dar a conocer las diferentes rutas de la comarca. Aurten martxaren inguruan berritasun bat ere izango dugu: goizean zehar, Elgoibarko Mintxeta kirolgunean ginkana bat antolatuko dute txikienentzako. DEBEGESAk eskerrak eman nahi dizkie eskainitako laguntza honako erakunde launtzaileei: Gipuzkoa Turismo, Euskadi Turismo eta Gipuzkoa Kirolak; izan ere, eurei eta lagundu diguten enpresei esker ospatu ahal izango da Debabarreneko II. Martxa hau. Antolatzaileek espero dute txirrinduzale ugari batzea urriaren 12an Elgoibarren; iazko aldian 225 bat lagunek parte hartu zuen. Antolatzaileek txirrinduzale eta mendizale guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure web gunea, www.debabarrenaturismo.com, bisitatu dezakezue edo deitu honako telefono zenbakira: 943 82 01 10 (DEBEGESAko Turismo Saila).