Sektore turistikoari zuzendutako ikastaroak Debegesan

2010/09/07
Prestakuntza Plan honen helburua bezeroek sumatzen duten kalitatea eta enpresa eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea da. Ikastaroak Basquetourrek 100%ean finantzatuta daude.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak, DEBEGESAko Turismo Sailarekin batera, 2010. urtean garatuko den prestakuntza proiektu bat martxan jarri du. Prestakuntza plana Debabarreneko turismo sektorearekin lotura duten profesionalei zuzenduta dago eta bezeroek sumatzen duten kalitatea eta enpresa eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea du helburu.

Euskadiko 2010-2013 turismo arloko Marketing Planari lotutako ekimena da eta “Anfitriones” proiektuan oinarrituta dago. Proiektu hau Turespañak garatutako “Cultura del Detalle” prestakuntza planaren bitartez hedatzen da eta bere helburua profesional pribatu zein publikoei zerbitzuaren kalitatea hobetzeko tresnak eskaintzea da.

Prestakuntza programak 10 ikastaro baditu ere, Debegesak 4 ikastaro aukeratu ditu eta hauek dira Eibarko egoitzan eskainiko direnak:


Kexuen arreta sistemarako gakoak, irailak 20.

Turistak nortzuk diren eta zer bilatzen duten, urriak 25.

Harrera adeitsua egiteko formulak, azaroak 15.

Zure jomugako toki eta zerbitzuak gomenda itzazu, abenduak 13.

Ordutegiari dagokionez, goizez izango dira ikastaroak, 9.00tatik 13.00era bitartean. Ikastaroak Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko dira, Azitain Industrialdeko 3 bis zenbakian.

Programa hau sektore turistikoarekin lotura duten profesionalei zuzenduta dago: hotelak, landetxe eta nekazalturismoak, aterpetxeak, jatetxeak, kanpinak, turismo gidak, turismo bulegoak, museo eta interpretazio zentroak, bidaia agentziak, aisialdiko enpresak, taxistak…

Irailak 20an izango den kexen arreta sistemen ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Debegesara deitu beharko dute irailaren 13a baino lehen, 943820110 telefonora (Ainhoa) edo mezu bat bidali turismo@debegesa.com helbidera. 4 orduko saio honetan, haserre dagoen bezero baten kexuen aurrean langileek jasaten duten estresa murriztera, eta erreklamazio soilek bezeroen galera ez eragitera zuzenduta dagoen kexuen arreta sistema bat diseinatu eta martxan jartzeko gakoak komentatuko dira. Programatuta dauden 4 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Debegesan eskainiko diren 4 ikastaro hauetaz gain Planak dituen beste ikastaroen inguruko informazioa jaso nahi duenak, www.debegesa.com webgunean aurkituko du informazioa eta interesa izanez gero, Debegesa deitu eta beste toki batera bideratuko zaio.

Programa Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak 100%ean finantzatzen du.