GPSak alokatuko dira Euskadiko BTT Zentroetan

2009/09/04
BTT zaletuentzat berri onak ditugu. Mendiko bizikletaren zaletuei zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, Euskadiko BTT Zentroek abian jarri dute GPSen alokairua. Harrera puntu guztietan izango dute aukera hau.

GPSak erabiltzaileari bere kokapen geografikoa ezagutzeko aukera eskaintzen dio, baita egindako ibilbidea eta amaitzeko geratzen zaion distantzia ezagutzekoa ere. Gainera, batez besteko abiadura eta altueraren datuak ere eskainiko dizkio.

Ez dago galtzeko aitzakiarik.. Hurbildu BTT Zentroetara eta gozatu Euskadiz bizikleta gainean.

Informazio gehiago: Urdaibai Busturialdea BTT Zentroa. Mendatako Harrera Puntua. Tfnoa: 946257204 E-mail: busturialdea@euskadibttzentroak.com

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa Urturiko Harrera Puntua, Urturiko Golf Zelaia Tfnoa: 945378262 E-mail: izki@euskadibttzentroak.com

Debabarreneko BTT Zentroa Mintxeta Harrera Puntua Tfnoa: 943 747 356 E-mail: debabarrena@euskadibttzentroak.com