Ekainaren 28an Debabarreneko BTT Martxa

2009/05/29
Ekainaren 28an Debabarreneko BTT Martxa
Ekainaren 28an Debabarrena BTT Zentroan martxa popularra ospatuko da. Martxa hau Debegesak, Elgoibarko Kirol Patronatuak eta Ameikutz TKT, Bikeibar eta Muskurutxu MBT BTT elkarteek antolatu dute. Euskadiko BTT Zentroen I. Challengeko lasterketa izango da.

Parte-hartzaileek bi ibilbide aukeratu ahal izango dituzte: bata motza, 25 Km-takoa eta bestea, luzeagoa, 45 Km-takoa. Irteera goizeko 9:00tan izango da. Bi ibilbideak Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean dagoen BTT Zentroaren harrera puntuan hasi eta amaituko dira eta Karakate ingurunean burutuko da. Ibilbidean zehar bi anoa-hornidura egongo dira eta bestea, helmugan.

Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, ekainaren 22an amaitzen den aurreinskripzio epea irekiko da. Horretarako www.debabarrenaturismo.com webgunean eskuragarri dagoen fitxa bete behar da. Webgunean martxa honi dagokion informazioa, ibilbideen perfilak, araudia, sariak, etab. kontsultatu daitezke. Martxa egunean ere, goizeko 8:00etatik 8:45etara izena emateko aukera egongo da, beti ere parte-hartzeko plazak gelditzen badira, parte-hartzaile kopurua mugatua baita.

Martxa hau kirol modalitate honen zaleak diren guztiei irekia dago eta Debabarrena BTT Zentroa sustatzea du helburu, baita eskualdeko ibilbide ezberdinak ezagutaraztea ere. Parte-hartzeko prezioa, federatuentzat 12 euro da eta ez federatuentzat, berriz, 15 euro. Parte-hartzaile guztiek kamiseta tekniko bat jasoko dute opari modura.

Martxan parte-hartuko duten pertsona guztien artean, bazkariak, afariak, asteburutarako egonaldiak, bisita gidatuak, itsasontziz egiteko ibilbideak, spa-rako sarrerak, etab. zozketatuko dira.

Debegesak Gipuzkoa Turismo, Euskadi Turismo eta Gipuzkoa Kirolak erakundeen patrozinioa eskertzen du, baita martxa hau aurrera ateratzeko lagundu duten hainbat enpresei ere. Parte-hartzaile ugari egongo dira eta ibilbidea pasatuko den toki guztietatik animazio handia egongo da.

Antolatzaileek bizikleta eta mendizale guztiak animatzen dituzte ekimen honetan parte-hartzeko. Informazio gehiagorako www.debababarrenaturismo.com webgunea kontsultatu edo 943820110 telefonora deitu (Debegesako Turismo Saila).