Deba-Itziar Triatloia

2009/05/14
Datorren larunbata, maiatzak 16an, duatloi denboraldia bukatu ondoren, Deban bere triatloiaren lehen edizioa ospatuko da

Triatloi hau sprint distantziakoa eta 2009ko Euskal Herriko zirkuitorako puntuagarria izango da, maila guztietarako Gipuzkoako lehen triatloi sprint txapelketa izanik.

Proba, Deba-Itziar Extrem Kirol Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute, eta irteeran 320 triatleta izango ditu, lehen edizio honetarako hauek bait dira antolakuntzak mugatzen duen parte-hartzaile kopurua.

12’00etan hasiko da proba eta aurretik parte-hartzaileentzat materialaren kontrola 10’00etan hasi eta 11’45etan bukatuko delarik. Lasterketaren muina, boxeak eta helmuga Debako hondartza aurrean kokatuko dira,Cardenas Pasealekuan.

Debara gerturatau, egun polita pasa eta kirolariei animatzeko aukera paregabea duzue honakoa.