Eibarko Antzerki Jardunaldien XXXII edizioa ate joka

2009/02/24
Guztira hogeita bost funtziok, zazpi estreinaldik eta maila handiko hizlariarekin irekiera hitzaldiak osatzen dute Eibarko Antzerki Jardunaldien XXXII edizioa.

Otsailaren 27ko gaua etortzearekin batean, Antzerki Jardunaldiak abian jarriko dira bost asteko festa bikainari hasiera emanez. Guztiok gonbidatuta zaudete. Edizio honetako antzezleak Ibizatik, Leondik, Argentinatik, Brasildik edota Venezuelatik datoz, besteak beste.

Jardunaldietako irekiera hitzaldian Lola Herreraren antzezle ezaguna izango dugu hizlari eta antzezlanen artean lan handiak topa ditzakegu, besteak beste, Hector Alteriok eta José Sacristanek protagonizatzen duten “Dos menos”, “Y sin embargo te quiero” Angeles Marin eta Aejandra Torrayren eskutik edota Lola Herrerak berak eta Juanjo Arterok parte hartzen duten “Seis clases de baile en seis semanas”.

Jardunaldien programan izango da Animalario antzerki taldearen “Urtain” muntaia ere, José Manuel Ibar boxeolari gipuzkoarraren biografian oinarritutako lana. Ikuskizuna Andrés Limak zuzentzen du eta antzezleen artean, besteak beste, Roberto Álamo, Raúl Arevalo edota Alberto San Juan aurki ditzakegu. Martxoak 16an izango da ikuskizuna, Coliseon eta bertan ring-a eta ikusleentzat gradak ere jarriko dira.

Eibarko San Andres Elizak ere antzerki kutsua hartuko du aurtengoan, bertan Pasión antzezlana ikusteko aukera izango dugu, Valladolideko Corsario antzerki taldearen eskutik. Honenbestez, ikuskizun bitxi, handi eta bakarra ikusteko aukera izango dugu guztiok.

Jardunaldi hauetako programan beste hamaika talde ere baditugu, Carlos III unibertsitateko taldea, Madrilgo In-constantes konpainia eta Mutis Produciones, Bartzelonako Titzina tadea, Valladolideko La Quimera… Euskadiko hainbat taldek ere badute, noski, euren tokia: Deabru Beltzak, Agerre, Porpol, Kukubiltxo, Markeliñe eta Laressinstens. Programa osoa ikusi nahi baduzu, sartu www.eibar.es webgunean.