DEBEGESAK DEBABARRENEKO TXOKOAK EZAGUTZEKO LEHIAKETA ANTOLATU DU

2009/01/30
Debegesak www.ongietorri.org bere turismo blogaren bitartez otsailak 28rarte Debabarreneko txokorik gustukoena zein den eta zergatik gaiaren inguruan lehiaketa berri bat jarri du martxan. Irabazlea martxoak 2an ezagutuko da blogean eta honek Elgoibarko Belaustegi Jatetxean bi pertsonentzako bazkari bat gozatuko du.

Debegesako turismo sailak eskualdekoak diren nahiz eskualdera datozen bisitari guztien esperientziak eta batez ere, iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoarekin ongietorri.org blogean lehiaketa bat antolatu du. Parte hartzaile bakoitzak Debabarreneko bere txokorik gustukoena zein den eta zergatik den azaltzen duen proposamen bakarra bidali ahal izango du.

Proposamenaren edukiaren arabera irabazteko aukera ezberdinak daude. Honela, egiten den galderari erantzun soila ematen dion proposamenak zozketarako puntu bat jasoko du; proposamena txokorik gustukoenaren argazki batekin atxikitzen baldin bada parte hartzaileak bi puntu jasoko ditu; aldiz, txoko gustukoena, zergatia, argazkia eta parte hartzailearen blogean ekimenaren berri ematen baldin bada eta ongietorri.org blogera lotura egiten bada, zozketarako hiru puntu jasoko dira.

Parte hartzaile guztien artean Elgoibarko Belaustegi Jatetxean bi pertsonentzako bazkari bat zozketatuko da. Proposamenak otsailak 28arte komunikazioa@debegesa.com helbidera bidali daitezke. Irabazlea martxoak 2an ongietorri.org blogean ezagutzera emango da.