Bikezona Debabarrena BTT Zentroan aurkeztuko da larunbatean

2009/01/21
Bikezona Debabarrena BTT Zentroan aurkeztuko da larunbatean
Bikezonako talde ofizialen aurkezpena larunbatean egingo da Debabarreneko BTT Zentroko Harrera Puntuan, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean.

Bikezonaren talde ofizialak, team Bz-Cannondale mountainbike XC taldea eta BZ- Commençal taldea, larunbatean aurkeztuko dira Debabarrena BTT Zentroko harrera puntuan, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean.

Talde hauek 10 txirrindulari dituzte: Joseba Leon (bi taldeetan), Marta García, Isidoro Pérez, Jose Luis de Abajo, Fernando Eguiluz, Mikel Bergara, Iván Blanco eta Dani Olarra.

Berrikuntza moduan Joseba Leon eta Dani Olarraren fitxajeak azpimarratu daitezke eta baita taldeko bizikleta berriak ere.

Larunbatean erreportai bat grabatuko dute Harrera Puntuan eta Aubixa inguruan, erreportai hau gero internet bidez ikusi ahal izango da. Hurbildu nahi dutenek, hitzordua 10etan izango da Mintxetan.