Debabarrenean kokatuko da Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa

2008/04/29
BTTen sarea 2006ko udaran sortu zen, Mendatan (Bizkaian), Urdaibaiko Biosfera Erreserba gunean kokatu zen Euskadiko lehenengo BTT Zentrorekin. Bigarren zentroa, berriz, 2007ko uztailean inauguratu zen, Arabako Mendialdeko Eskuadean eta hirugarrena Debabarrenean kokatuko da.

Gipuzkoako lehen BTT Zentroa, Euskadiko hirugarrena, Debabarrenean kokatuko da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetatik 30 minutura. Zentroaren harrera puntua Elgoibarko Mintxetako Kirolgunean kokatuko da.

Eskualdearen kostaldeko lerroan hondartzak, kalak eta itsaslabarrak aurkituko ditugu, mundu osoan interesgarrienetakoak diren eraketa geologikoekin (flysch). Paisaian, kontrastean ageri dira eta era berean bat egiten dute, kostaldeko urdinak eta mendialdeko berde biziak. Erabateko ustekabe atsegina bisitariarentzat.

BTT zentro honek baditu ibilbide gogorrak, igotzeko ahalegina gainditutakoan saria jasotzeko aukera ematen dutenak, ikuspegi ederrak eskainiz. Familiek eta ibilbide samurragoak gozatu nahi dituztenak ere aurkituko dituzte gustuko ibilbideak, itsasertzeko aldean eta harrera puntuen inguruetan.

Debabarrena BTT Zentrora gerturatzen direnak 16 ibilbidez gozatu ahal izango dute, batzuk mendi bizikletan eskarmentu handia dutenei zuzenduak eta besteak familiei zuzenduak, zailtasun maila desberdinak baitituzte. Ibilbide hauek kolore desberdinetan banatzen dira (berdeak, urdinak, gorriak eta beltzak) eta bakoitzak zailtasun maila bat du. Guztira, Zentroak 397,70 km izango ditu.

Honenbestez, gure eskualdea hurbiletik ezagutzeko aukera ematen duen produktu turistikoa da honakoa, eskualdeko herriak, ohiturak, bizimoduak, historia eta gastronomia kirola eginez ezagutzeko aukera eskainiz.

Ibilbideez gain, Zentroak bisitariarentzat Harrera Puntu bat izango du, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean. Bertan, ibilbideen eta BTT praktikaren inguruko zerbitzuen (bizikleten alokairua, aldagelak, parking-a…) informazioa eskainiko da. Ibilbideetan barrena, Informazio Pertsonalizatua eskeiniko duten 7 puntu ere egongo dira (Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak eta eskualdeko 5 Kanpinak). Bestalde, sareko hainbat toki estrategikotan informazio estatikoko 13 puntu ezarriko dira.

Euskadiko BTT Zentroen Sarearen webgunean, www.euskadibttzentroak.com webgunean, txirrindulariei laguntzeko, ibilbideen, aktibitateen eta GPS erreferentzien informazioa eskainiko da.