Hotel berriak Debabarrenean

2007/01/23
Azken urteetan turismoak Euskadik izan duen goradaka eta sektoreak etorkizunera begira duen igoerarako joerarekin batera, turismo sektoreko enpresek dinamismo nabarmena aurkezten dute.

Debabarreneko eskualdean, urte askotan zehar hotel eskeintza falta egon den arren, turismoari lotutako enpresa-proiektuen hazkuntza garrantzitsua nabari da, batez ere, hotelei dagokienean.

Duela gutxi inauguratu da Elgoibarko bi izardun “Txarriduna Hotela”. Txarriduna Jatetxe ezagunaren familiak zabaldu duen hotel hau herriaren erdialdean dago eta aurrerabide eta erosotasun guztiak dituzten 22 gela ditu. Bestalde 120 m2 – ko gela balioanitza ere badu, edozein bilera egiteko aproposa. Honen ondoan, diseinu zaindu eta erakargarria duen kafetegia ere badago. Informazio gehiago nahi izan ezkero, www.hoteltxarriduna.com webgunea martxan dago dagoeneko.

Bestalde, Azitaingo Industrialdean eraikitzen ari diren Eibar Hotelak, 34 plaza izango ditu eta 3 izarreko kategoria izango du. Hotel berria 2007an zehar zabaltzea espero da.

Mutrikun ere 10 gela eta 3 izar izango dituen hotel berriaren lehenbiziko lanak hasi dira. Hotela toki ezin hobean kokatuko da, Arbe aldean, itxasotik oso gertu.

Debari dagokionean, Zumardi Pentsioko arduradunek hondartzaren ondoan kokatuko den 2 izarretako eta 17 gelako hotel berriaren proiektua definituta dute. Hotel honek, 6 apartamentu ere izango ditu, gainera.

Iada aurreratu xamar dauden proiektu hauez gain, Debegesako Turismo eta ETEei laguntzeko Sailek eskualderako hainbat hotel txikien proiektuen inguruko kontsulta ugari jaso dituzte.