Perlakua eta Oi-lur alojamentu berriekin Debabarreneko alojamentu eskeintza ugaritzen.

2005/08/05
Deba-Itziar udalerrian barreiaturiko Arriola eta Endoia auzoetan kokatzen dira zabaldu berri diren bi ostatuak: Perlakua nekazalturismoa eta Oi-Lur landetxea.

Perlakua Nekazalturismoa Arriola auzoan kokatzen da, itsasoaren ikuspegi paregabea eskeintzen duen inguruan hain zuzen. Baserria “kontu” handiz dago eraberritua, mimo handiz landutako detaile eta bitxikeriz hornitua. Nekazalturismo honek sei logela bikoitz ditu, denek dute bere bainugela eta telebista eta horietako bat ezinduentzat egokitua dago. Bestalde bezeroek telebista eta beheko sua duen egongela atsegin bat dute. Nekazalturismoaz gain 80-100 pertsonentzat egokitutako jatetxea dute eta bertan etxeko produktuekin eginiko jaki goxoak dastatzeko aukera izango da.

Oi-Lur landetxea berriz, Endoixako auzoan kokatzen da. Inguruneak erabateko lasaitasun egoerara bultzatzen zaitu. Bainugeladun sei logela bikoitz, egongela eta lorategi berezi eta eder bat aurki genezake. Gainera bezeroek bertan jateko aukera ere izango dute.

Perlakuari buruzko informazio hemen

Oi-Lurri buruzko informazioa hemen