Kirola Euskaraz programaren aurtengo fitxa didaktikoen eta datorren urteko beken XV.edizioaren aurkezpena.

2004/11/30
Abenduak 1ean eguardiko 12etan Azitain Industrian kokatua dagoen Debegesako (Debabarreneko garapen ekonomikorako elkartea) areto nagusian Kirola Euskaraz programaren aurtengo fitxa didaktikoen eta datorren urteko beken XV.edizioaren aurkezpena izango da.

Debegesan(Debabarreneko Garapen Agentziak) ,Eibarren duen egoitzan kirola programaren barnean egiten diren fitxa didaktikoen aurkezpena izango da.Bertan, Foru Aldundiko Kirol Zuzendari Nagusia den Iñaki Ugarteburu, Debegesako presidente eta Mutrikuko Alkate den Estanis Osinalde, Kirol egokituaren fitxaren egile den Nagore Iñurrategi eta gimnasioko bizikleta edo Spining delakoaren fitxaren egile den Igor Olañeta izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako “kirola Euskaraz” programaren barruan Deba Arroko 14 udalek parte hartzen dute. Urtero antolatzen den ekintza honek 10 urte baino gehiago darama martxan, monitore eta entrenatzaileentzat euskerazko kirol material didaktikoak argitaratzeko sortu zen.Beken XIV. Edizioaren fruitu dira, kirol egokitu eta gimnasioko bizikleta gai duten fitxa didaktiko hauek. Lehenengoa Nagore Iñurrategi bekadunak egina eta bigarrena Igor Olañeta eibartarrak. Ohiko den bezela fitxen aurkezpenarekin, 2005 urterako beka deialdi berria zabalduko da, uretako gimnasia eta 3. Adineko gimnasia gaiei buruz.

Ekitaldia bukatzeko luntx bat eskainiko da Debegesan bertan, ekitaldira hurbildu direnentzako.