Eibarko San Andres jaietako ospakizunei hasiera eman zaie

2004/11/24
Eibartarrentzat oso preziatuak diren San Andresen inguruko ospakizunak hasiak dira jada.

San Andres eguna egun handia izaten da Eibartarrentzat. Eibarko Udalerrian aztarna ugari aurki genitzake San Andres “figuraren” inguruan. Alde batetik gaur egun Eibar izenez ezagutzen den Udalerria legez 1346.urtean jaio zen “Villanueva de San Andres” izenarekin, bestalde aipatzekoa da erdi aroko herrigunea San Andreseko elizak osatzen zuela. Beraz, begibistakoa da Eibarko udalerria historikoki eztuki erlazionatua egon dela San Andres figurarekin.

Nahiz eta San Andres eguna Azaroaren 30ean izan, aurretik motorrak berotzeko zenbait ekitaldi antolatzen dituzte. Besteak beste Azaroaren 20an arratsaldean ardo erakusketa eta dastaketa izan zen T. Etxabarria kalean. Baina ekitaldi nagusia San Andres egunean ospatzen den XXVI. “San Andreseko Nekazaritza Feria” da. Bertan, Euskal giroaz gozatzeko aukera paregabea izango dute Eibarrera hurbiltzen direnek.

Egitaraua kontsultatzeko hemen