Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa ikasturte berriari hasiera emateko prest

2004/09/14
Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak artisau teknika sailean artisau profesionalak eratzea du helburu. Era honetan, eskeintzen duen espezialitate ( har-lanketa eta zur-lanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa eta grabaketa kalkografikoa) aukeren ikaskuntzarako matrikulazio epea jada zabalik aurkitzen da. Ikasturtea urritik ekainerartekoa da eta ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era. Matrikula 600€ da material eta erraminten erabilera barne.

1969urtean Oteitzak Euskal kultura eta pedagogia berritzeko asmoarekin eratutako eskolak ibilbide luze eta interesgarria bizi izan du. Gaur egungo eskulangintzarako zentroa 1981. Urtean eratu zen Oteitzak bultzatutako ideiari jarraituz eta beraren eraketan euskal kulturarekin erlazio estua duten hainbat gizabanakok parte hartzen dute.

Ikastetxearen filosofia nagusia; irudimena askatzea,ideien garapena eta eskulangintzako teknika ezberdinetan profesionalak hezitzea da. Ikastetxeak eskeintzen duen disziplinarteko ikaskuntzarako aukerak, Euskal Herriko ikastetxe esperimental bakarrenetakoan bilakatzen du. Beraz, plastikaren mundura hurbildu nahi duen ororentzat aukera ezinhobea eskeintzen dio Debako eskulangintzarako irakaskuntza zentroak. Bertan, heziketa aukera ezberdinak eskeintzean, plastika munduaz gozatzeko era ezberdinak aurki genitzazke. Espezialitateen artean ; har-lanketa eta zur-lanketa, brontze galdaketa artistikoa eta grabaketa artistikoa aurkitzen ditugu. Udan berriz, Udako ikastaroak antolatzen dira; kalkografiazko grabatuaren hastapenak, Zeramikaren eta serigrafia zeramikoaren hastapenak, zurezko eskulturak, marmolezko eskulturak,brontze galdaketa artistikoa eta zuraren dekorazioa eta polikromatua. Bestalde , kurtso normalean parte hartu ezin duten guztiek, zentroan ematen diren espezialitateak Tailer Irekien bitartez ikasteko aukera dute.

Beraz, plastikaren mundu miresgarri honetan murgildu nahi duenak ez dauka aitzakiarik.

Informazio gehiagorako helbide hauetara jo:

Ikastetxearen Web orrialdea

  • Debako Eskulangintzarako zentroa

    Posta kutxatila: 49

    PK:20820Deba (Gipuzkoa)