Debabarreneko eskaintza turistikoak pauso garrantzitsu bat eman du KRESALA Hotelaren irekierari esker.

2004/08/10
Jadanik martxan dago Deba udalerrian, itsasoaren magalean, kokatuta dagoen KRESALA Hotela. Eskeintzen dituen askotariko zerbitzuen artean (jatetxea,kafetegia, itsasaldeari begira dagoen terraza...), Talasoterapia zentrua aurkitzen dugu; nahiz eta momentu honetan funtzionamenduan ez egon aurki zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Pasadan igandean, abuztuak 8an, “El Diario Vasco” egunkarian aipatzen zen bezala proiektu honek Deba eta Debabarreneko eskualdearen Dinamizazio plan Turistikoaren helburu eta estrategiei erantzungo lioke. Era honetan Debako udalerri eta eskualde osoaren destinu turistikoaren potentzialitatearen garapenerako oso baliagarria gerta daiteke. Bestalde artikuluaren esanetan, proiektu honek merkatuaren eskaera konkretuei, hala nola enpresaritza eta osasunarekin erlazioa duten turismo erari erantzungo dio.

KRESALA hotelak askotariko zerbitzuak eskeintzen ditu;43 logela hauetariko lau suitak direlarik,jatetxea, kafetegia, itsasaldera terraza..., hauen artean aurki zabalduko den Talasoterapia aurkitzen da.

Beraz, Debabarreneko eskualdearen eskeintza turistikoaren zabaltzearekin batera guztiok eskura dugu bizi garen gizarte mota honen eraginez sortutako tentsioei aurre egiteko erremedioetako bat.

Egonaldien Prezioak kontsultatzeko egin Klik hemen

Jatetxearen prezio eta zerbitzuak kontsultatzeko egin Klik hemen

Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitezkete helbide hauetan:

-. Kresala Hotela Markiegi kalea 6,Deba(Gipuzkoa) P.K:20820.

-.E-Posta:kresala@aisiahoteles.com

-.Telf:943608052

-.Fax:943192400