Mutrikuk Bentalekua museoa berriro ere martxan jarri du.

2004/08/09
Mutrikura egun pasa datorren edonork bisita dezake Bentalekua museoa. Bertan garai batean arrainaren enkantea egiteko erabiltzen zen egurrezko makina ikusgarria ikusteaz gain Mutriku eta itsasoa izeneko erakusketa interesgarriaz goza dezakegu. Museoaren sarrera dohainekoa da eta ordutegia berriz asteazkenetik larunbatera 16:00etatik 18:00etara.

Mutriku herri arrantzaleak dakarzkigun oroitzapenak hunkiturik, Bentalekua museoan geldiune bat egitea ezinbestekoa da.Kofradia Zaharra izena duen eraikuntzan dago kokatua, portuan , bertan itxasoa eta arrantzarekin loturiko gauza interesgarrirekin batera XX.mende hasieran arrain enkantea egiteko sortu zen egurrezko makina ikus daiteke. Beraz, mutrikuko arrantzale bizitza hobeto ezagutzeko bertara hurbiltzea besterik ez dugu.