Debabarreneko Interes Naturalistikoa duten guneen Gida

2004/06/16
Gida liburuan Debabarrenean aurki genitzazkeen 10 interes-gune aurkezten dira. Ibilbideak, Sakonetako itsas lbarretan hasi, Lastur, Kilimon eta Olatz bailarak zeharkatu ondoren karakate eta kalamua tontorretara iritsi bitartean ingurunez gozatzeko aukeren berri eskeintzen dizkigute.

Debabarreneko Interes Paisajistikoa duten Guneen Gida aurkeztu da, eskualdeko interes naturala duten 10 esparrurekin.

Debegesako Ingurumen eta Agenda 21eko Departamentuak kaleratu du gida hau, bertan, eskualdeko natura eta paisai aldetik 10 toki interesgarrienak azaltzen dira.

Gida honek gure inguruaren edertasunak islatzen ditu.Sakonetako Itsaslabar ikusgarrietatik hasi, Lastur eta Kilimon bailarak jarraitu eta Urko eta Karakate tontorretara iritsi bitartekoak.

Kokapen eta norabide planoetaz gain historiari buruzko datuek osatzen dute gida hau. Debabarreneko ondare natural eta etnografikoa goraipatzen duten paregabeko argazki mordo baten bidez ilustratua.

Gida hau, Ingurumen eta Turismoko Departamentuek diharduten sentsibilizazio kanpainaren barnean sartzen da. Gure inguruak ezagutzea, hauek errespetatzeko eta behar haina garrantzi emateko lehen pausoa da.

Helburu honekin kaleratu da Interes Paisajistikoa duten Guneen Gida, eskualdeko 8 udaletxeetan salgai egongo dena. Informazio gehiago nahi izanez gero Debegesarekin kontaktuan jarri edo zure udaletxera jo.

Hemen PDFa