Frontón Astelena 1904-2004

2004/06/11
Frontón Astelena 1904-2004
Eibarko Astelena Frontoiak 100 urte betetzen ditu aurten, eta mendeurren horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira.

2004ko ekainaren 24an Eibarko Astelena Frontoiak 100 urte betetzen ditu. Urte betetze hau ospatzeko hainbat ekitaldi programatu dira, lehena atzo ekainak 10, Frontón Astelena 1904-2004 erakusketa eta izen berdineko liburuaren aurkezpenarekin hasi zen.

Erakusketa hilan 25erarte egongo da ikusgai (igandeak ezik) honako ordutegiarekin: 19.00 etatik 21.00 etara eta larunbatetan, 12.00 etatik 14.00 etara (partidua dagoen egunetan itxita egongo da).

Gaur, ekainak 11 gaueko 22.30 etan Boxeo Gaua. borrokaldi Profesional bat, gizonezko amateurren arteko lau borrokaldi eta emakume amateurren arteko beste borrokaldi bat (kurruku boxeo elkarteak antolatuta).

Larunbata 12, El Consorcio musika taldearen kontzertu bat egongo da gabeko 11etan.

San Juan egunean, Eibarko jaietan, arratsaldeko 5 etan Astelena Frontoian Pilota Partidu Nagusia ASPEk antolatua (kartela zehazteke dago).

Azkenik, uztailaren 8tik 25era Zumetaren artelanak ikusgai izango ditugu frontoian bertan.

Programa honen antolatzaileak: Eibarko Udala, Astelena Frontoiaren Mendeurrena Elkartea eta ASPE izan dira.

Libura frontoian bertan salgai egongo da erakusketa orduetan, baita ASPEko dendan edo mezu bat bidaliz