Debabarrena Barcelonako Turismo Ferian

2004/04/20
Apirilaren 22tik 25era bitartean izango da Bartzelonan SITC, Salón Internacional de Turismo de Cataluña, eta Debabarrena bertan egongo da.

Euskadi Atsegin Handiz lelopean, eta Gipuzkoako gainontzeko eskualdeekin batera, Debabarrenen promozioa egingo da. Aurtengo nobedadea, Mendi-ibilbideen karpeta izango da.

Debabarrenara kanpotik iristen diren turisten zati handi bat Kataluniatik datorrela jakinik, feria honek izugarrizko garrantzia du gure produktuak merkatu katalanean barneratzen joateko.

2004ko edizio honetan Euskadi izango da gonbidatu berezia, eta hainbat ekitaldi egingo dira gure inguruko produktuak sustatzeko.

Hementxe feriaren programa (ppt, 289 Kb).