Elgoibarko otsaileko kultur agenda, kontsultagarri

2018
Otsaila
1
Noiz:
2018/02/01 11:45
2018/02/21 11:45
Non:
Elgoibar
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Elgoibarko Udalak otsaileko kultur agenda plazaratu berri du, hil horretan Debabarreneko herri honetan egingo diren kultur jarduera guztiekin.

Ezin ahaztu otsailean Santa Ageda eguna ospatzen dela, eta Elgoibarren, eskualdean eta oro har, Euskal Herri osoko txoko guztietan Ageda Deunaren jaia ospatzeko ohitura handia dagoela.

Halaber, otsailaren 4an, igandean, herritarrek eta bisitariek Santa Eskean aritzeko parada izango dute Elgoibarko kaleetatik zein baserriz baserri, usadio zaharrek agindu modura.

Otsaileko egitarau zabala osatzen dute, besteak beste, film proiekzioek, haurrentzako ekintzek, opera, dantza edota antzerki emanaldiek, eta makina bat gastronomia ekimenek. Gozatu Elgoibarko kultur jarduerez familia giroan!