Debabarreneko 2020ra bitarteko Turismo Plan Estrategikoaren aurkezpena

2017
Ekaina
8
Noiz:
2017/06/08 12:00
2017/06/08 14:00
Non:
Arbe Hotela (Mutriku)
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Datorren ostegunean, ekainak 8, 12:00etan, Arbe Hotelean (Laranga Auzoa z/g, Mutriku), Debabarreneko 2020ra bitarteko Turismo Plan Estrategikoa aurkeztuko dugu prentsaurrean.

Debegesa garapen agentziaren ekimenez, Turismo Plan Estrategiko berria eskualdeko turismo eragileekin batera landu da, eta turismo-helmuga lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean pauso bat aurrera egitea du xede.

Bertan izango dira:
•    Maider Echevarria, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria.
•    Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria.
•    Debabarreneko turismo eragileak.
•    Debabarreneko alkateak.
•    Debegesa Garapen Agentzia