'Mutriku Txiki Musikala' izenburupean, ikastaro ezberdinak antolatuko dituzte martxoan Mutrikun

2014/02/28
'Mutriku Txiki Musikala' izenburupean, ikastaro ezberdinak antolatuko dituzte martxoan Mutrikun
Xabier Lizaso pianistak 'Musikaren baloreak eta formak' izeneko ikastaroa eskainiko du.

Mutriku Txiki Musikala izenburupean, martxoko lau larunbatetan ikastaro guztiz motibagarria eskainiko dute Zabiel kultur etxean, 3 eta 6 urteko haurrei eskainia, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte. Interesatuek, turismo bulegoan eman dezakete izena, martxoaren 1era arte. 

Lau tailer eskainiko dituzte: dantza, kantua, antzerkia eta joko musikalak eta tradiziozkoak. Jokoen bidez teknika ezberdinak irakatsiko dizkiete haurrei; musikarekin, kantuekin, dantzarekin edo eta antzerkiarekinduten harremana errazagoa izan dadin. Xabier Lizaso piano-jotzailearen metodoa erabiliko dute bertan.

Ikastaroaren kostua 35 eurokoa izango da haur bakoitzeko, baina bigarren anai arrebaren bat baldin badu, bigarrenak 25 euro ordainduko ditu.