Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera lehiaketari eta parte-hartzaileek 14:00ak arte izango dute denbora ibaitik arrain gehien eta pisutsuenak arrantzatzeko. Gipuzkoako Arrantza Federazioaren arautegia jarraituko da lehiaketan eta partaideek itsaso eta federazio lizentziak aurkeztu beharko dituzte.
Lehiaketak Gipuzkoako 14 elkartetako 191 parte-hartzaile izango ditu aurten eta 19 taldetan banatuko dira. Amaieran sari banaketa egingo da.