Prentsaurrekoa-Aurkezpena: “Tradizio Bizia” Debabarreneko Turismo Esperientzial Programa berria

2013
Uztaila
11
Noiz:
2013/07/11 12:30
2013/07/11 13:30
Non:
Mallabiako Zelai Landetxean (Goita auzoa, 29)
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
DEBEGESA Debabarreneko Garapen Agentziak antolatu du ekitaldia.

Ostegunean, uztailak 11, 12:30etan, Mallabiako Zelai Landetxean (Goita auzoa, 29), “TRADIZIO BIZIA” Debabarreneko turismo esperientzial programa berria aurkeztuko da. Uztailean hasita, Debabarrena Turismok 5 esperientzia edo bizipen berri eskainiko dizkie bisitariei, denak ere, euskal kultura eta tradizioei estuki lotuak:

  • EUSKAL ELKARTE GASTRONOMIKOA - BAZKIDE EGUN BATEZ
  • SAGARDOA ETA EUSKAL BASERRIA
  • HERRI-KIROLAK
  • EUSKAL PILOTA
  • EUSKAL SUKALDEA: BASERRITIK MAHAIRA

 

Programa aurkeztu ondoren, 16 aldiz Euskadiko txapeldun izandako “Zelai” harrijasotzaileak erakustaldia eskainiko du; eta, amaitzeko, txorizo pintxoa sagardoa edo txakolinarekin batera dastatzeko aukera izango dugu.

 

Aurkezpenean parte hartuko dute:

Joseba Palenzuela, Debegesako Presidentea eta Mutrikuko Alkatea.

Juan Angel Balbas, Debegesako Zuzendari Nagusia.

Esperientzia turistikoetako protagonistak: Aspe Pelota (Eibar), Txindurri Iturri Sagardotegia-Landetxea (Deba-Itziar), Zelai Landetxea (Mallabia), Krabelin Hotela-Jatetxea (Eibar-Arrate) eta Arku-Gain Elkarte Gastronomikoa (Mutriku).