Defektuzko Albistea

Zurgintza

Erabilera arrunteko makina bat objektu zurez egin izan eta egun ere egiten dira. Artisauek, horretarako, zur edo egur-mota desberdinak erabiltzen dituzte, lantzen duten ekoizkin bakoitzeko egokiena deritzotena, beraien esperientziari jarraikiz. Egur-motaren hautaketa ondoko arrazoi desberdinei begira zertzen da: ea eskualdean honelako edo halako egurra ugaria den, ea behar den bezain gogorra den, ea zein koloretakoa den, ea nolako erresistentzia-maila duen atmosfera-eragileen aurrean edo makurduraren ondoriozko apurketaren aurrean, ea zelako itxura erakusten duten bere zainek behin landuz gero, ea erraza den leuntzen edo ebakitzeko erreminten bidez lantzen, baita ea zein preziotan dagoen ere.
Egurra lantzen duten artisaurik gehienek oso kontuan hartu ohi duten beste alderdi bat mozketa-aldia da eta ebakitzen den unearen ilargiaren aldia; zuhaitzen ebaketa natura "hilda" dagoenean, hots, neguan, burutu behar dela esan ohi dutelako, eta arbola-espezie bakoitzak bere mozketa-aldi aproposa duela, ondo landu ahal izateko eta sitsak jo ez dezan.

Egurra lantzeko arteak sustrai sakonak ditu Deba Beherean, bertako inguru berdeetan egurra lortzeko aukera baitago. Landa- eta artisautza-feriak izaten dira tradizioari eusten dioten gure zurginon lanak erakusteko toki egokienak

Albisteak