Mendi-irteerak, filmak eta hitzaldiak Ermuko XIV. Kirol eta Kultura Jardunaldietan

2017/10/03
Mendi-irteerak, filmak eta hitzaldiak Ermuko XIV. Kirol eta Kultura Jardunaldietan

Artarrai Mendi Taldeak Ermuko hamalaugarren Kirol eta Kultur Jardunaldiei ekin die dagoeneko. Datorren asteotan egitarau zabal bat izango da gozagarri mendia eta espedizioak gustuko dituztenentzat, hala nola, mendi-irteerak, filmak eta mendizaletasunaren inguruko jardunaldiak.

Osteguna, urriak 5

  • 20:30ean: 'Meru' filmaren proiekzioa, Mudo Drogot tokiko elkartearen kolaborazioarekin, Ermua Antzokian. Zintak Meru (India) mendiaren igoerara hurbiltzen gaitu. Mudo Drogotekoek 'aleta de tiburon' deritzon zonaldetik igotzeko saiakera egin zuten, eta ez zuten lortu gailurrera iristea. Hala eta guztiz, berriro saiatu ziren ondoren. Mendizaleek eurek egindako grabazio bat da, non erronka honi aurre egiterako garaian izan zituzten sentipenak kontatzen dituzten. 

Astearte, urriak 10

  • 19:00etan: Joseba Areitio mendizalearen eta metereologoaren eskutik hitzaldia, Lobianon. Areitiok mapa metereologikoen interpretazioaren inguruan hitz egingo du.

Urriak 12 eta 15 bitartean

  • Jacetaniara irteera. Irteera honetan parte hartzen dutenek Jacan egingo dute gaualdia. Intentzioa da Canfranc-eko zonara abiatzea, neurrizko zailtasunekoa. Irteera honetan izena emateko interesa dutenek Artarrai elkarteak Teresa Murgan duen lokalean egin dezakete, ostegunetan, 19:30etik 20:30 arte .

Ostirala, urriak 20

  • 19:00etan: Alberto Iñurrategik hitzaldia eskainiko du Lobianon "Porrotaren azterketa" izenburupean.