Euskal Kostaldeko Geoparkea 'Escapadarural.com' saria jasotzeko hautagaien artean geratu da

2014/04/22
Euskadi ordezkatuz, eta Nekatur-en sustapenarekin, 2013. urtean landa-turismoa hoberen sustatu duen publizitate kanpaina edo helmuga baten promozioari dagokion saria jasotzeko hautagaien artean dago.

Euskal Kostaldeko Geoparkea, 'Escapadarural.com' saria jasotzeko hautagaien artean geratu da. Horretarako, datorren maiatzaren 27an eta 28an "Europako Landa Turismoko I. Kongresua" ospatuko dute Bartzelonan eta kongresu honen baitan, "Escapadarural.com Sarien I. edizioa" egingo dute.

Sariak 3 kategoriatan banatzen dira eta horietako bat 2013. urtean landa-turismoa hoberen sustatu duen publizitate kanpaina edo helmuga baten promozioari dagokio. Geoparkea, kategoria honetan saria jasotzeko hautagaien artean dago, Euskadi ordezkatuz, Nekatur-en sustapenarekin. Gainera, Nekatur-ek hizlari gisa parte hartuko du kongresuan.