"Zure eskualdea gomendatu" jardunaldia, Debabarreneko sektore turistikoko profesionalei zuzenduta

2012/10/02
"Zure eskualdea gomendatu" jardunaldia, Debabarreneko sektore turistikoko profesionalei zuzenduta
Atzo, urriak 1, Debabarreneko sektore turistikoko erakunde eta profesionalak "Zure eskualdea gomendatu" izeneko trebakuntza jardunaldian hartuko dute parte, Debegesak eta Basquetour-ek antolatuta.

Debegesak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatuta, Debabarreneko sektore turistikoko profesional eta erakundeei zuzendutako jardunaldia burutu zen atzo, urriak 1, "Zure eskualdea gomendatu” izenburupean. Gure udalerrietara iristen diren bisitariekin harreman zuzena dutenek gure eskualdean egin daitezkeen bisita interesgarrienak eta plan erakargarrienak gomendatzea zuen helburu ekimenak.

 

Jardunaldi hau “ANFITRIONES” programaren barruan kokatzen da, Basquetour eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Kontseilariordetzak bultzatua, euskal turismo sektorearen lehiakortasuna handitzeko lan-lerroari jarraiki.

 

Programak hainbat bisita hartu zituen barne, hala nola, Eibarko Armagintza Museora, Elgoibarko Makina Erremintaren Museora eta Debabarreneko BTT Zentrora (Mintxetako Kirol Gunera). Arratsaldean Debako Sta Mª Eliza ezagutzeko aukera izan zuten, baita Mutrikuko “Nautilus” zentro Geologikoa eta Bentalekua Museoa.