Hemen daude Mendaroko jaiak!

2018/07/24
Hemen daude Mendaroko jaiak!
Bihar, uztailaren 25ean, hasiko dira Mendaroko Santana jaiak, eta uztailaren 29ra arte luzatuko dira, ekitaldiz betetako bost egunetan. Nabarmentzekoak dira aizkolari txapelketa eta danborrada, baina hauetaz gain kontzertuak, kalejirak, haur jokoak, pella lehiaketa, goitibera lehiaketa, eta beste askok girotuko dituzte jaiak. Ez itzazu galdu!

Jai giroan murgilduko da Mendaro bihartik aurrera Santana jaiak ospatzeko. Egitaraua adin guztietarako ekitaldiz beteta dator, horien artean nabarmentzekoak dira danborrada eta aizkolari txapelketa. Hauetaz gain kontzertuak, kalejirak, haur jokoak, paella lehiaketa, goitibera lehiaketa, dantza herrikoiak, eta beste askok girotuko dute herria. Ikusi egitarau osoa hemen. Zatoz Mendarora!