Dantzak, bertsoak, meza tradizionala eta makina bat ekintza antolatu dira Arrateko Amaren Eguna ospatzeko

2017/09/06
Dantzak, bertsoak, meza tradizionala eta makina bat ekintza antolatu dira Arrateko Amaren Eguna ospatzeko
Datorren ostiralean, irailaren 8an, Arrateko Amaren Eguna ospatuko da Eibarren. Ezbairik gabe, urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa eibartarrentzat. Parada ederra ere bada bisitarientzat Arrate eta bere inguruak ezagutzeko. Zatoz eta gozatu Arrateko Amaren Egunaz!

Arrateko Amaren eguna

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
  • 10:00.- Kittonbola!
  • 10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.   Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren  Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
  • 13:30.- trikitilari eta bertsolarien saioa.
  •  17:00.- Bertsolarien saioa.
  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea : Asola Berri Elkartea
  • 17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea.   Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu.  Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
  • 17:30.- dantza solte txapelketa.  10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)
  • 18:30 - 21:00.- dantzaldia Luharts taldearekin.

          Jarraian, Rock kontzertua txosnen eskutik