
(Sorry, the version in your language is not available).
Hainbat komunikabidetako kazetari eta argazkilari, mendiko bizikletan espezializatutako idatzizko eta Interneteko medioetakoak, -El mundo de la mountain bike,-Planeta MTB y -redciclista- Debabarrenean izan dira asteburua pasa eta BTTko zentura aurreneko eskutik ezagutzeko.
Kazetariak Madril eta Bartzelonatik etorri dira, eta Debako Txerturi Goikoa nekazalturismoan lo egin dute. Bertan zain zuten gure eskualdeko delegazioa, eurekin pasa zuten asteburu guztia. Mila mila esker Iñaki eta Korori.
Larunbatean, goizeko 9ak baino lehen taldea bizikleta gainean zegoen, eskualdeko paraje ederrak ezagutzeko irrikaz. 40 km inguru egin ondoren, Elgoibarko Ibai-Ondo Jatetxean indarrak hartu zituzten, bazkari bikain batekin. Arratsaldean, Flyscha ezagutzeko parada izan zuten, gida baten laguntzarekin. Debako Sakoneta aldean izan ziren. Eguna amaitzeko, Urberu jatetxean sagardotegiko menua dastatu zuten.
Igandean partehartzaileek Sakoneta eta Karakate inguruak zeharkatu zituzten bizikletaz eta ondoren Elgoibarreko Mintxetako BTT Zentruko Harrera Puntuan amaitu zuten zeharkaldia. Asteburua ondo amaitzeko, taldeak Debako Kresala jatetxean bazkaldu zuen.
Encuentro de bloggers amantes de la BTTAzaroko azkeneko larunbatean, Debabarrena BTT Zentruko aurreneko Blogs & Bikes ekimena ospatu da, en el Centro BTT Debabarrena, organizada por la Kisale bizikleta eta konponente dendak antolatuta. Ekimenean 25 blogger baino gehiagok parte hartu zuten, arrakastatsua bentan. Taldea Mintxetatik abiatu zen, Debarako norabidean eta hainbat toki interesgarritik igaro zen: San Miguel, Arnoate, Kostolamendi, Olatz eta Kalbaixo. Komentario eta argazkiak interneten daude dagoeneko:
Blog Kisale