Bide Gastronomikoak
Sabore-Zapore
SABORE-ZAPOREk Debabarreneko produktu fresko eta kalitatezkoenak erakutsiko dizkizu. Eskualdea bere-berean barneratzeko erarik onena duzu bertoko jaki-edariak probatu eta gozatzea.
Horretarako, produktu-motaren araberako 5 ibilbide prestatu dizkizugu, eskualdeko saltoki gehienekin. Hartara, produktuak dastatzeaz haratago, produktore eta egileen jarduna bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu eta, nola ez, eskualdeko txokorik ederrenetan barna murgiltzeko parada ere bai.
Hementxe dituzu, beraz, 5 ibilbideak. Bakoitzaren gainean sakatu eta produktu eta saltoki guztien sekretuak ezagutuko dituzu: kontaktuak, bideak, argazkiak, elkarrizketak, ... On egin dagizula!