Araudia

(Sorry, the version in your language is not available).

Araudia

1.Martxa hau zaletu guztiei zuzenduta dago, federatu eta ez-federatuei. Gutxieneko adina: 16 urte.
2.Ez da lehiaketa bat. Partaide bakoitzak proposatzen diren 2 ibilbideren artean aukeratu ahal izango du. Aukerak: ibilbide laburra 25 km, ibilbide luzea 45 km. Ibilbide laburraren zailtasun maila altua eta ibilbide luzearen oso altua.
3.Ibilbidea egiteko gehienezko denbora 5 ordukoa izango da.
4.Parte hartzaile kopurua gehienez 500 pertsonakoa izango da, gutxieneko adina 16 urtekoa izango da, eta inskripzio ordena errespetatuko da.
5.Aurrez izena emateko: maiatzaren 2tik ekainaren 21era. Bidali debabarrenaturismo.com
webgunean dagoen izen-emate orria turismo@debegesa.com helbidera edo deitu 943820110 telefonora. Formularioa e-mailez bidali edota telefonoz izena eman ondoren, 2 eguneko epean egin beharko da kuotaren ordainketa. Diru-sarrera hau egin ezean, inskripzioa bertan behera geratuko da. Aurrez izena ematen dutenek euren izen-ematearen egoera www.debabarrenaturismo.com webgunean ikusi ahal izango dute.
6.Izen-emateak: ekainaren 26an, goizeko 7:30etik 8:30era, beti ere aurrez izena emandakoekin plazak agortzen ez badira.
7.Kuota: federatuentzat 12 ¤, ez-federatuentzat 15 ¤.
8.Antolakuntza ez da izena eman gabeko parte hartzaileen arduradun egingo.
9.Martxa hau ez da lehiakorra, natur zale eta bizikleta zaleei zuzenduta dago eta Debabarreneko BTT Zentroko ibilbideak ezagutaraztea du helburu.
10. Martxan parte hartzeko ezinbestekoa da kaskoa eta ekipamendu egokia erabiltzea.
11. Antolakuntzak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango luke, egoeraren batek hau egitera behartuko balu.
12. Anbulantzia, enlaze, dutxak, bizikletak garbitzeko tokia eta asistentzia teknikoa izango dira.
13. Parte hartzaile guztiek anoa postu likido eta solidoa izango dituzte. Ibilbidean 2 jarriko dira eta amaieran beste bat.
14. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen parte hartzaileen ekintzak, ezta hauek jasan ditzaketen kalteak.
15. Izena ematen duten parte hartzaile guztiek araudi hau betetzeko konpromisoa hartzen dute eta antolakuntzari edozein kalte-ordain eskatzeari uko egiten diote.
16. Federatutako partaideek lizentzia eguneratua erakutsi beharko dute.
17. Parte hartzaileen artean, bazkariak, alojamendua, produktu gastronomikoak, bisita gidatuak... zozketatuko dira.
18. Nahi duenak bazkaltzeko aukera izango du Mintxetan. Prezioa: 10 ¤. Aurrez izena emandakoek bakarrik izango dute aukera hau eta inskripzio orrian zehaztu beharko dute.
19. Parte hartzaileek kanpoko igerilekuetarako 3 sarrera jasoko dituzte doan, eta bertan bazkaltzen dutenek beste 2 sarrera ere bai.