Hemen zaude: Hasiera Turismo Aktiboa Mendi Ibilbideak Lastur - Itziar

Lastur - Itziar

PR-Gi 44 Deba - Lastur - Itziar - Deba

Ibilbide hau "Lasturko Kanala" bezela ezagutzen da. 1920 urtetik 1960ra bide hau Debako biztanleriaren ur horniketaz arduratzen zen. Ibilbide honek Euskal Herriko historia eta izadia maite duen ororentzat amets goxo batean murgiltzeko aukera eskeintzen dizu. Ibilbideak zeharkatzen dituen lurzoruen morfologia dela eta leize ugari ikus daitezke.

Paisaiaren ezaugarri morfologikoen ondorioz, kobazulo ugari aurkitu daitezke bidean zehar, interes arkeologiko handikoak, Arbilko koba esaterako. Baso ederrak ere ikus daitezke, Kantauriko hariztiak adibidez. Ibilbidean, Lastur nekazal auzoa, Plazaolako errotak, Itziarko Santutegia edo eta Santa Katalina bezelako altxorrekin topo egiten dugu.

- Ezaugarriak: Nahiko ibilbide luzea

- Luzera: 22 km.

- Hasiera eta bukaera: Deba

 Resultado de imagen de pr gi 44

GPSrako deskarga Gipuzkoaoinez webgunean.