
PR-Gi 156 Sallobenteko Sekretuak (Elgoibar)
Proposatzen dizugun ibilaldi eroso honekin Elgoibarko beste txoko batzuetako sekretuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Herri zeharo industrialean egon arren, baserri-giroari eutsio dioten bi auzo bisitatuko ditugu:Sallobente edo Ermuaran eta San Roke.
Ibilaldiaren amaieran, Elgoibarko makina erremintaren museo bisita dezakegu, Debarroan zegoen industriaren garrantzia zenbaterainokoa zen jakin gura badugu.