Hemen zaude: Hasiera Turismo Aktiboa BTT Debabarreneko VII. BTT Martxa

Debabarreneko VII. BTT Martxa

2015eko urriaren 18an | Elgoibar, Debabarrena

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Ikus itzazu aurtengo BTT martxak utzi dizkigun argazkiak:

 

ARGAZKIAK:

- FACEBOOK: Debabarrena Turismo

- Aitor Zabala, Diario Vasco


VII BTT Debabarrena

EGUNA: Urriak 18, igandea

ORDUA: 9:00etan

TOKIA: Debabarreneko BTT Zentroa, Mintxeta Kirolgunea, Elgoibar

IZEN-EMATEA: kirolprobak.com webgunean, urriaren 16ra arte.

IBILBIDE BERRIAK: 23 km eta 43 km

PREZIOA: Federatuek 12 euro eta federatu gabeek 15 euro. Prezio hauek urriaren 14ra arte mantenduko dira. Egun honetatik aurrera, 3€ igoko dira prezioak.

Parte hartzen duzuen guztiok kamiseta jasoko duzue opari!

 Ibilbidean 3 anoa postu jarriko dira eta helmugan beste bat. Dutxak, bizikletak garbitzeko tokia eta asistentzia teknikoa ere izango dira.


SARIAK

Parte hartzaile guztien artean opariak zozkatuko dira: bazkariak/afariak, asteburuko egonaldiak, kirol materiala, produktu gastronomikoak... Debabarreneko enpresa eta kirol eta turismo arloko establezimenduei esker.