Hemen zaude: Hasiera Turismo Aktiboa BTT Debabarreneko V. BTT Martxa

Debabarreneko V. BTT Martxa

Urriak 13, igandea, Debabarreneko V. BTT Martxa! Mendiko bizikleta zalea bazara, ez galdu hitzordua! Karakate inguruko paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera ederra izango duzu! Zatoz Elgoibarrera!
BTT_Gure Balioak
IZEN-EMATEAK ON LINE BAKARRIK: www.kirolprobak.com


Eguna: Urriak 13

Ordua: 9:00

Tokia: Debabarreneko BTT Zentroa, Mintxeta Kirol Gunea, Elgoibar

Ibilbideak: 25 km / 45 km

Kuota: Federatuentzat 12 € eta ez-federatuentzat 15 €

*Tarifa hau urriaren 10era arte mantenduko da. Egun honetatik aurrera, 3€ igoko dira prezioak.

Izen-emateak: Urriaren 12ra arte, www.kirolprobak.com webgunearen bitartez

Anoa postuak, laguntza teknikoa, mangera eta dutxak!

Deskontua


ESKAINTZA Debabarreneko BTT martxan parte hartuko duzuenontzat:
Proba burutuko den asteburuan, %15eko deskontua eskainiko dute eskualdeko ostatu eta jatetxeek (karta) parte-hartzaile eta hauen laguntzaileentzat.
Kontsultatu hemen alojamendu eta jatetxeen zerrenda.


SARIAK: Parte hartzaile guztien artean opariak zozkatuko dira: bazkariak eta afariak, asteburuko egonaldiak, kirol materiala, produktu gastronomikoak... Debabarreneko enpresa eta kirol eta turismo arloko establezimenduei esker.

Martxa hau ez da lehiakorra, natur zale eta bizikleta zaleei zuzenduta dago eta Debabarreneko BTT Zentroko ibilbideak ezagutaraztea du helburu.