BTT - Mendi bizikleta ibilbideak

BTT - Mendi bizikleta ibilbideak

Gipuzkoako lehen BTT Zentroa, Euskadiko hirugarrena, Debabarrenean kokatuko da, Bilbo, Donostia eta Gasteiztik 30 minutura. Zentroaren harrera puntua Elgoibarko Mintxetako Kirolgunean dago.

Eskualdearen kostaldeko lerroan hondartzak, kalak eta itsaslabarrak aurkituko ditugu, mundu osoan interesgarrienetakoak diren eraketa geologikoekin (flysch-a). Paisaian, kontrastean ageri dira eta era berean bat egiten dute, kostaldeko urdinak eta mendialdeko berde biziak. Erabateko ustekabe atsegina bisitariarentzat.

Debabarrena BTT Zentrora gerturatzen direnak 15 ibilbidez gozatu ahal izango dute, batzuk mendi bizikletan eskarmentu handia dutenei zuzenduak eta besteak familiei zuzenduak, zailtasun maila desberdinekoak, 350 km-tik gora guztira.

Harrera puntuan, ibilbideen eta BTT praktikaren inguruko zerbitzuen (bizikleten alokairua, aldagelak, GPS alokairua,parking-a?) informazioa eskainiko da. Ibilbideetan barrena, Informazio Pertsonalizatua eskeiniko duten 4 puntu ere egongo dira (Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak, Itxaspe Kanpina eta Lasturko Aterpetxea). Bestalde, sareko hainbat toki estrategikotan informazio estatikoko 13 puntu ezarri dira.

BTT Zentroen informazio guztia hemen aurkituko duzu eta gure eskualdeko ibilbideen maparen azken bertsioa hemen.