
Kostaldea nahiz barnekaldea ezagutzeko hainbat ibilbide proposatu nahi dizkizuegu. Aukera zabala da, gozatu!.
Mutriku, Deba eta Zumaiako kostaldean, Flyscharen Ibilbidean barrena, oinez nahiz itsasoz egin daitezken hamaika irteera prestatu ditugu. Itsaslabar ikusgarri hauek altxor berezi bat dute gordeta: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita. Kostalde honetan ibiltzeak denboran bidaia zoragarria egiteko aukera ematen du. Bisiten egutegia ikusi eta erreserba egiteko sartu www.flysch.com webgunean.
Udarara begira proposamen berritzaile eta interesgarria prestatu dugu. Ibilbide hauek Debanaturak egiten ditu, Aranzadiren eskutik.
En PALEOCAUCEAREN IBILBIDEA Ibilbide honek aukera ematen digu geologia eta paisaia interes handieneko Izarraizko Karsteko inguruneak ezagutzeko, etorkizuneko Geoparkearen barruan, Arbizkoa bailaran (Lastur, Deba). Erreka bateko paisaia fosilizatua bisitatu eta iraganeko aztarnak ikusi ahal izango dira. Horretarako, bisitariak Ugarteberriko kobazuloan sartuko dira; hantxe, hainbat pasarte klimatiko isladatuta geratu dira.
KARSTAREN IBILBIDEA, Izarraizko mendiguneko karezko paisaia erakusten digu ibilbide horrek. Atzean, berriz, Erlo. Bailarak zeharkatuz eta alboetan karezko erliebeak ditugula, antzinako bide eta bidezidorretan barrena, elurzuloak eta ahaztutako hainbat txoko deskubrituko dira, hala nola, artzainen bordak, hondotik moztutako pagoak, eta nola ez, ingurune horretako fenómeno karstiko bitxiak.
JENTILEN IBILBIDEA OLATZ-ZIÑUA: Arnoko mendigunearen bihotzean, Gipuzkoako bailararik ezezagunenetakoa da Olatz eta hantxe gordetzen dira Bizkairako bide zaharren azkeneko sekretuak. Geologikoki, dauden arro itxi (poldje) gutxienetako bat da. Ibilbide interesgarri honetan gauza mordoa deskubrituko ditugu: dragoi eta jentilen gaineko kondairak, karobiak, erromatar mehatzak, historiaurreko kobazuloak, artzainen saroiak eta abar.
IKAZKINEN ANTZINAKO BIDEEN IBILBIDEA, ARNON Mendigune karstiko hau ezagutzeko aukera paregabea da; Kantauri itsasoaren eta Mutrikuren gaineko talaia zoragarria. Garai baten ikazkinek erabiltzen zituzten antzinako bide eta ataka estrategiekoetan zehar, Gipuzkoako artadirik zabalena eta ondoen kontserbatutakoa ezagutzeko aukera izango dute bisitariek; artadi hori bidelapurren ezkutalekua izan zen; bestalde, bisitariek estela misteriotsuak, karobiak eta euren historia eta kondairak deskubritu ahal izango ditugu.
Izena emateko deitu Mutriku (943603378) eta Debako (943192452) Turismo Bulegoetara.
Erreserbak egin edota informazio gehiagorako:
www.deba.net
www.mutriku.net
www.begi-bistan.net