
Debabarrena ezagutu eta gure eskualdeaz gozatzeko 3 plan proposatu nahi dizkizugu eta bertatik-bertara, iruditan, erakutsiko dizugu. Aukeratu zure plana!
Gure eskualdearen esentzia erakutsi nahi dizugu, gure herrien eta tokiko jendearen nortasuna... Bideo hauetako protagonistak bertako herritarrak dira, ilusioz eta gogoz parte hartu dute ekimen honetan. Gustuko izatea espero dugu!
Flyscharen Ibilbidea, Mutrikuko hirigune historikoa, Deba, itsasoari begira dauden museoak, hondartzak, marismak, bainuetxea, itsas irteerak... Hauxek dira plan honen osagai nagusiak. Gozatu gure proposamenaz.
Aktibitatea, abentura, kirola, natura... gogoko badituzu, hauxe da gure proposamena. Mendi ibilbideak, BTT, surfa, piraguismoa, zaldi irteerak... Zeuk hautatu!
Landa inguruko bailara batean lasai egoteko eta bertako ohituretan barneratzeko gogoa baduzu, hauxe da gure proposamena: ehun-tailerrak, gaztandegiak, errota tradizionalak, mendi-ibilbideak...
Museoak, gastronomia, kultur-ondarea, azokak...Ezagutu proposatzen dizugun kultur-plana eta disfrutatu! Kontsultatu gure kultur-agenda!