Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Ondare historiko eta artistikoa Ondare Erligiosoa

Ondare Erligiosoa



Debako Santa Maria eliza

San Maria, Deba

XVI.mendekoa, gaur egun Monumentu Nazionala izendatu dute. Haseran, gotiko garaiko teknikak jarraituz eraiki zuten.Nahiz eta lehen eraikuntzako eliz-ataria,kapera eta klaustroa mentendu,XVI.mendean egitura aldatu eta Kolomak nagusitu ziren elizan.




Itziarko santutegia

Virgen de Itziar, Deba

XVIII.mendean zenbait berrikuntza egin zituzten arren oraindik erdi aroko zenbait aztarna gordetzen ditu. Andres de Araozek eraikitako erretaula plateresko zoragarria du. Bestalde, hormakonka batean Ama Birginaren irudi ikusgarria ikus genezake,nabigatzailearen zaindaria.




Mutrikuko Jasokunde Ama Birjinaren eliza.

Nuestra Señora de la Asunción, Mutriku

Tankera Neoklasikoa du. Silbestre Perezek izkiriatu zuen eliza honen egitasmoa eta eraikuntza lanak 1803an hasi ziren, Kosme Damian Txurruka eta Elorza alkate zela. Berak jarri zuen lehen harria eta berrogei urte ondoren amaitu zen, hau da, 1843an. Kanpokaldea egiteko erabilitako materiala Arno eta inguruko mendietatik jasotako harlandu harriak osatzen dute. Nabarmentzekoa da doriar estiloko sei zutabek osatzen duten eliz-ataria.


Astigarribiako San Andres eliza.

San Andres, Astigarribia, Mendaro

XI.mendeko idatzietan aipatua izan den erdi aro berantiarreko monumentua da non Santiago bidearen alboan kokatzen den.Iadanik XVI.mendean existitu zen arren, gaur egun nahiko hondatua dago.



Elgoibarko San Bartolome eliza

Parroquia San Bartolome, Elgoibar

Obrak 25urte iraun zuten,1716an inaguratu zelarik.Barroko erako dorrea ikusgarria da. Justiniani eta Ugartemendiak eraikitako altare nagusiak barroko itxura mantendu arren proiekzio klasikoa du.



Mendaroko Azpilgoeta auzoko Jasokunde Amaren eliza

Eliza honi buruzko berriak XV.mendekoak dira. Bertako horma batean erdipuntuko arkua duen ate bat ikus dezakegu.

Eibarko San Andres parrokia

Parroquia San Andrés, Eibar

XII.mendekoa da. Barnealdean San Pedroren irudi erromanikoa dago. Bestalde aipatzekoa da XVI.mendeko erretaula nagusia eta XVII.mendeko organoa. Habe-harriz eraikitako elizaren barnealdean korintiar eta doritiar kapitelak ikus daitezke.


Soraluzeko Santa Maria La Realeko eliza.

Soraluzeko Santa Maria La Realeko elizari buruzko lehnedabiziko berriak XIII.mendekoak ditugu.Erretaula neoklasikoa Ventura Rodriguezek diseinatu zuen. Bestalde aipamen berezia merezi du 1966.ean eraikitako eliz-atariak non ezaugarri errenazentistak edo barrokoak aldikatzen dituen. Aipatutako eliz-ataria euskal artearen adibide ezinobea bihurtzen da.

Mallabiko Jasokundearen eliza.

Jasokundearen eliza antzinakoa da, XI.mendekoa.Nabe bakarra eta herreriar estiloa duen dorreak osatzen dutelarik.Aldare nagusia barrokoa da,Errosarioko amabirginaren taila zoragarria duelarik.

Ermuko Santiago eliza.

XVI.mendekoa,1604.urtean handiagotua eta berreraikia izan zen. 1738an, txurrigera tankerako dorreoi batekin arku gotiko handi baten gainean kanpandorrea eraiki zen. Elizak nabe errektangularra du, berbio-gangaz estalita dagoelarik.XVII.mendeko organo barrokoarrak gainealdean, Santa Zeziliaren irudia du.