
Debabarrenean, denborak eta garapenak ezin izan dute ezabatu milaka urteko ondare aberatsa. Ekaingo leizeak (Deba), adibidez, mundu mailako pintura aztarna oso garrantzitsuak dira.
Arte-erlijio ondarearen barruan, aipagarriak dira Debako Santa Maria eliza (Monumentu Nazionala eta Euskal Gotikoko altxorra) edo Eibarko San Andres, eta baita beste santutegi batzuk ere, adibidez Itziarren, Arraten eta Ezozian Andre Mariari eskainitakoak.
Debabarrenean ondare artistiko aberatsa aurkituko duzu.
Herri ondarearen barruan, aipagarria da Mutriku herri marineleko herrigunea, jauretxe barroko ederrez hornitua, eta baita eskualde guztian aurki daitezkeen dorretxe ugariak ere.
Oso xumea bada ere, landa arkitektura da gure herrietako iragana eta bizimodua hobekien laburbiltzen duena. Horrela, eskualdean zehar baserri armarridun, antzinako errota eta karobi xume ugari ageri dira. Horiek guztiak gaur egun altxor etnografiko oso baliotsuak dira.
Mutrikuko Astigarribia auzoan dagoen San Andres eliza inguratzailea dela, alegia, bere harresi eta estalkiek beste eliza bat inguratzen dutela?
Leihate ikusgarria duela, bisigotikoa edo mozarabea den ferra arkuarekin?
Eliz honen aipamena "monastegi" bezala azaltzen dela 1086. urteko dokumentu batetan?