Erraminta Makinaren Museoa (Elgoibar)

Erraminta Makinaren Museoa (Elgoibar)

XX. mendearen hasieratik, bertako enpresen ekimenari esker, Elgoibar eta beronen eragin-eremua nazioarteko merkatuetan ezagunak izan dira. IMHk omenaldia egin nahi izan die langile eta enpresari guztiei, baita gure herria makina-erremintaren fabrikazio eta diseinuaren erreferente bihurtu duten gainontzeko pertsonei ere. Horrela bada, IMHk museo bat sortu du industria indartsu honen historiari dagokion zati garrantzitsu bat jasotzeko.

Makina Herramintaren Museoa, Elgoibar

Museoak 400 m2ko azalera erabilgarria du. Hiru nabe ditu: bat erdian, eta beste biak, alboetan. Bertan 60 pieza baino gehiago ikus daitezke (fresatzeko makina orokorrak, tornu paraleloak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak...). Makina horiek guztiak Elgoibarko makina-erremintaren aitzindariek egin zituzten.

Mekanizatuko tailerra edo erdiko nabea

Erdiko nabea handiena da; bertan erakusten dute, hainbat makina benetan nola dabilen. Erakusketa hori eraikinaren teilatuko zertxek edo habeek sostengatutako euskarrien bidez eta poleadun transmisio-ardatzen bidez egiten da.

Lagin hau erakusketaren atalik garrantzitsuena da. Bertan, mende hasierako mekanizatu tailer bat ikus daiteke: pedal bidez dabiltzan tornua eta balezta-zerrak; txirbila kentzeko, materiala desitxuratzeko eta ebakitzeko makinak; tornuak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak, zerrak eta mende erdira arte martxan jardun zuten beste makina batzuk.

Makina Herramintaren Museoa, Elgoibar


Errementaritza-galdaragintza edo alboko 1. nabea

Gune honetan errementaritza-galdaragintza lantegi baten erreprodukzioa egin da. Bertan, artisau-ekoizpenerako beharrezkoak diren lanabesak ikus daitezke. Horretaz gain, gure burdinoletan egiten zen "agoa" izeneko masa erdimetalikoaren lagin urrietariko bat ere ikusgai dago.

Erakusketa honek industriaurreko aroa islatzen du; horretarako, bailarako antzinako sutegien eta errementerien ekoizpen ereduak azaltzen ditu.

Erdi Aroko tresneria edo alboko 2. nabea

Gune honetan Erdi Aroko makinak jarri dira ikusgai. Halaber, erakusleihoetan garai hartako hainbat lanabes eta mekanismo ikus daitezke. Horretaz gain, hormetan, informazio panelak daude eskegita, dozenaren bat gutxi gora behera.

Panel horietan sektorearen historia kontatzen zaigu gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Argi dago, beraz, erakusketa honen helburuak didaktikoak eta dibulgatzaileak direla. Guztira, 250 argazki baino gehiago daude ikusgai erakusketa areto honetan.

Museoa zabalik dago, eta eskoletako ikasleak eta enpresa bidaietakoak bertaratu daitezke, aldez aurretik IMHn (tel.: 943744132) ordua eskatuz gero.

Makina Herramintaren Museoa, Elgoibar

Helbidea: San Roke auzoa, 1
20870 Elgoibar ( Gipuzkoa )
tel. 943 74 84 56
faxa 943 74 41 53
www.museo-maquina-herramienta.com
e-posta: museo@imh.es