
Nautilus museoan Mutrikuko kostaldean jasotako laginen bilduma dago ikusgai. Bailararen historiako sekretu handienak ezagutzeko parada da Nautilus, galtza-barrenak bustitzeko beharrik gabe. Museoko fosilak Jesus M. Narvaez-ek jaso ditu 30 urte luzetan zehar. Laginak Aro Sekundariokoak dira, zehatz-mehatz, eta, beste era batera esanda, dinosauro eta amoniteen garaikoak. Amonite horietako batzuk forma eta marrazki berezidunak dira eta tamaina ezohikoa dutenik ere bada tartean. Bilduma honez gain, Nautilus Ikas-gune Geologikoak duen balio kulturala era egokian islatzen dute bertako baliabideek. Bisualki iragazten den informazio osoa eta ulerterraza landu dute arduradunek: ordu laurdeneko bideoa eta horma-irudi koloretsuak dira horren adibide. Azkenik, bildumaren jabe Narvaez-ek bere lantokia museoan bertan du eta bisitariek gizon honen lana zuzenean ikusi ahalko dute.
Nautilus Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa Amoniteen bilduma
Antonio Ezeiza kalea,3
tel. 943 603378 edo 657794677
www.mutriku.net
Ordutegia: -.Urriaren 12tik 14ra eta azaroaren 1etik 4ra zabalik (10.00-14.00 eta 16.00-18.00)
-.Bisita gidatuak aldez aurretik deitu.