
Gaur egun Debabarrenak jendearentzat zabalik dauden bost museo ditu. Museo hauek herri konkretuko gertaera historikoarekin zerikusia dute.
Mutrikuk itsasoarekin, Eibarrek armekin, Elgoibar Makina Erramientaren ekoizketarekin, eta Lasturrek nekazaritzaren ekoizketarekin duten erlazioa kontuan izanda, esan genezake lurralde hauen sena baldintzatua aurkitzen dela.
Museo hauen bitartez aipatutako harremana adierazi nahi da, nahiz eta benetazko museoa kaleetan aurkitu. Beraz, pena merezi du museo hauek bisitatu ondoren benetazko xarmaz gozatzeko kaleetan zehar murgiltzea.
Eibar armagintzarekin eztuki loturik egon den herria da. Ekoizpen industrialaren inguruan garatu den herria dela esan daiteke.
Suarmen bilduma garrantzitsu bat izateaz gain, Eibarko historia, industriaren ikuspuntutik azaltzen du Armagintzaren Museoak. Poiektu hau Eibartarren ondare eta memori historikoaren berreskurapenerako garrantzi handiko ekimen bat da.