Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Urko

Urko

Urko, Gipuzkoa

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Kalamuatik urrunago doan mendi-muga osatzen dute,horrela Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoen arteko muga geografikoak adieraziz, Debako arroa Lea eta Artibai ibaien arroetatik.

 

Urkoren gainak, 791 metrotara iristen da. Nahiz eta altuera oso garaia ez izan,bere tontorrek bailaren eta mendien ikuspegi bikainak eskaintzen dizkigute.Inguruaren ezaugarri orografiko eta estrategikoek, Usartzako mendi-lepotik zehar Deba eta Lea-Artibai bailaren pasabide izanik, historikoki garrantzi handia izan du. Gune hauek gertaera "belikoen" lekuko izateaz gain kostaldeko eta barnekaldeko merkataritzarentzat funtseskoak izan dira.

Vista del monte Urko, en Eibar (Gipuzkoa) title=

XIV.mendean, Lope García de Salazarrek, bere "Bienandanzas e Fortunas"-en,San Pedro de Akondia ermitatik gertu dauden muinoetan egondako batailak aipatzen zituen.Azken guda zibilean zehar (1936), leku hau Eibarko defentsa puntu estrategiko bilakatu zen tropa frankisten aurreratzeen aurrean. Gaur egun Akondia mendian defentsarako erabili ziren lubakien aztarnak ikus genitzazke.

 Urko mendiaren ikuspegia, Eibartik begiratuz.

Hala ere, historiak ez du guduez soilik hitz egiten. Erdi Aroan bide horiek Kantabriar ibilbide jakobeoa izan zen Arnoatetik, Urkaregi muinotik igaroz (San Miguel) Arrateraino iristen zena. Bertatik, San Pedro de Akondia ermita igaro ostean (ziur aski paraje hauetatik zaharrenetarikoa dena) bidea antzinako galtzadatik igarotzen zen, San Ildefonsoko santutxotik eta San Roman ermitatik Bizkaiko lurretan barrena sartuz Barinagatik.

 

Nola iritsi:

Eibartik Arrateko errepidea hartu. Iristeko aukera bi daude:Ixuararte joatea (Urko, Akondia eta Kalamuara sarrerak) edo Arrateko Santutegiraino joatea.